Nor naiz?

Nire bizitzako xedeetako bat, gizartean, psikologoarengana jotzea naturaltzat har dezagun da. Honekin, osasun psikologikoa eta ongizatea normalizatzeko.

Ainitze  Lekerikabeaskoa  Arrillaga naiz

Psikologian   lizentziatua, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialean  BI03989   zenbakiduna ,  eta osasun-gaikuntzaduna.

Nire formakuntza eta esperientzia terapeutikoak norbanakoa ezezik, bikote eta familiak hartzen ditu. Ongizate eta osasun psikologikoaren, familiarteko  indarkeriaren eta nerabazeraroen esparruetan besteak  beste.

15 urte baino gehiagoko esperientzia esku-hartze psikosozialaren arloan lan egiten. Besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Emakume eta Familien Zerbitzuen menpeko programetan:

  • Hobetzen Programan. Seme-alabengandik gurasoenganako indarkeria ematen diren familietan,  esku-hartzea psikoterapeutikoa eskaintzen.
  • Indarkeria pairatu duten emakumeen arreta integraleko harrera egoitza batean.

Nire lan egiteko metodoa

Psikoterapia, norbere buruarekin eta baita inguruko jendearekin izan dezakegun  harremanak islatu, behatu eta esanahi berriak eraikitzea ahalbidetzen duen esperientzi gisa ulertzen dut . Prozesu honek gure bizi kalitatea hobetzen du, esanguratsuagoa, atseginagoa eta emankorragoa bihurtuz.

 Begirada sistemikoaren bidez egiten dut lan. Pertsonok gure identitatea gizartean garatzen dugula ulertuz. Batez ere, hurbilen ditugun pertsonekin sortzen diren harremanak ,familia, lagunak, etab, dira norbanakoaren garapenaren iturburua.

Nire lan metodoak urteetan zehar jaso ditudan formazio desberdinen ekarpen kontzeptualak eta elementu teknikoak integratzen ditu.

Oso gustuko dut familiako zuhaitzaren azterketarekin lan egitea. Zure familiako historioa ezagutzera lagunduko dizut, gertakari garrantzitsuak, zenbait portaera, ohitura, eredu errepikakorrak ulertzeko aukera emango dizutenak. Familiarekin lotutako ezagutzak asimilatzen direnean, beharrezkoak diren aldaketak aktibatzeko aukera ematen digu, gure oraina hobeto ulertzeko eta zenbait zalantzari erantzunak aurkitzeko. Eta, aldi berean, etorkizuna segurtasun handiagoarekin aurre egin ahal izatea.

Sutsu egiten zaidan beste tresna bat Playmobil panpinak dira. Panpinen teknika, tresna proiektiboa da. Panpinak erabiliz, egoera desberdinak irudikatzen dira, non erlazio egoerak edo barne esperientziak aurkeztu daitezke. Espazio mugatu batean beste pertsona edo elementu batzuekin zure burua irudikatzen duzunean, non zauden ikus dezakezu, lantzen ari zaren egoerarekiko. Gainera, irtenbide baterantz edo kokapen hobe batera eramaten zaituzten irteera edo urrats posibleak azter ditzakezu.  Bizi dugun egoera bat ikustea, ez da hitz egitea bezala.

Senan, elkarlana eta komunikazioa medio, helburu ezberdinak jarri eta jarraituko ditugu. Batzuetan arazo ezberdinei aurre egitea izango dugu helburu. Beste batzuetan berriz, hauek saihestea, baina beti ere behar duzun ongizatea lortzea.