Barruan zerbait desordenatzen denean… eta jada zure kabuz eutsi ezin zarenean
Batzuetan zaila da sentitzen den hori hitzez azaltzea.
Ez da soilik nekea.
Ez da tristezia bakarrik, gauza askoren nahasketa baizik: zalantzak, exijentzia, errua, hutsunea, karga emozionala…
Eta deskonezioa, baina etengabea… zeure buruarekiko.
Baliteke lehen funtzionatzen zuen guztiak orain balio ez izatea.
Ez dakizu zer behar duzun, ezta zer gustatzen zaizun. Ezta nola zaindu zure burua besteek huts egiten ari zarela sentitu gabe.
Eta kanpora begira dena ondo dagoela erakusten baduzu ere, barrutik galtzen zoaz.
Beharbada zauri zaharrak aktibatu dira berriz.
Eta besterik gabe, zuk bakarrik guztia kudeatu ezin duzun momentua heltzen da.
Noiz lagundu diezazuke psikoterapiak?
Psikoterapia indibiduala lagungarria izan daiteke:
- Gaindituta, galduta edo emozionalki blokeatuta sentitzen zarenean.
- Krisi garaian, trantsizio batean edo aldaketa sakon batean zaudenean.
- Zure burua ezagutzen ez duzula edo zure desioekin konektatuta ez zaudela sentitzen duzuenan.
- Egoera edo harreman batzuetan duzun nahaste sentsazioa ulertu nahi duzunean.
- Zure burua zaindu nahi duzunean, errua gainean sentitu gabe.
- Gelditu, gertatzen zaizuna izendatu eta zeure buruari begirunez lagundu nahi diozunean.
Zer gertatzen da saioetan?
Psikoterapiak ez du zu “konpontzea” bilatzen, ezta beste norbaitetan bihurtzea ere. Zeure buruari errespetuz begiratzea da kontua, sentitzen duzunari lekua egitea, eta nondik datorren ulertzen hastea.
- Zure buruarekin, emozioekin eta ingurukoekin nola erlazionatzen zaren aztertzen dugu.
- Errepikatzen diren ereduetan eta zauri batzuen jatorrian jartzen dugu arreta.
- Zure historiari balioa ematen diogu: ikasitakoa, faltan izan duzuna, oraindik min ematen duena…
- Isilik eutsi behar izan diozunari hitzak jarriko dizkiogu.
- Zure ahotsa, mugak eta desioak berreskuratzen lagunduko dizut.
- Eta zure buruarekiko harremana berreraikiko dugu, zaintzatik eta onarpenetik abiatuta.
Ez zaude hautsita. Askotan moldatu behar izan dozu, besterik ez. Eta orain, epaiketarik gabe zeure buruari entzuteko unea da.
Zuregana itzuli
Psikoterapiak zuregana itzultzen lagundu diezazuke, presarik gabe, exijentziarik gabe. Munduan egoteko modu bat eraikitzera, zu zaren horrekiko leialagoa izaten, eta ez bakarrik zugandik espero dutenarekiko.
Gelditzeko, barrura begiratzeko eta beste leku batetik zeure burua zaintzen hasteko unea iritsi dela sentitzen baduzu…
Psikoterapia leku hori izan daiteke.
