Nerabeentzako terapia

Ohikoa da sentitzen eta gertatzen zaiena adierazteko arazo edo zailtasunak izatea nerabezaroan. Hori dela eta, erabateko garrantzia hartzen du nerabeekin beraien emozioak adierazi eta kudeatzeko behar duten espazioa sortzea.Eskola porrota, zeloak, gurasoen banatze konfliktiboa edo familiartean gerta daitezkeen beste hainbat gatazkek, eragin zuzen eta kaltegarria dute neranbearen garapenean.

Helburua beraz, nerabeei arlo ezberdinetan lagungarriak izango zaizkien baliabideak ematea da. Izan ere beraien adierazpen emozionala, autoestimua eta autokontzeptua, familiarekiko komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, gaitasun sozialak, autonomia edota erantzukizuna bezalakoak garatzea ezinbestekoa da. Etorkizunean bere bizitzaren jabe izateko eta bizitza horretan oreka lortzeko ezinbesteko  baitira. 

Sena Psikoterapiatik  lagun zaitzaket …

..emozioak identifikatzeko, erregulatzeko edo adierazteko zailtasunak badituzu eta hauen erabilera baliagarria egin nahi baduzu zure bizitza osoago eta zentzuzkoago bizitzeko.

… sentitzen baduzu zaila dela zure egunerokoan erabakiak hartzea.

… familiako kideekin komunikatzea ez bada nahi zenukeena eta  modu asebetegarriagoan erlazionatzen ikasi nahi baduzu.

…  krisi edo aldaketa egoera bat bizitzen ari bazara eta baliabideak behar badituzu, aurre egiteko.

Goian aipatu ditudan gaitasun hauek ezinbestekoak dira zure bizitzaren oreka eta kudeaketa hobea lortzeko.

Kontuan hartu behar da baita nerabeekin lan egitean gurasoen presentzia beharrezkoa dela nerabeak zailtasunak gainditu ditzan. Gurasoei ere laguntza eskaintzen diet beraien alaba edo semearekin harremana osasuntsuago izateko.