Sarrera

Gure bizitzan ondoeza sentiarazten diguten hamaika gertaera, egoera edota zailtasun ager daitezke. Egoera hauei aurre egitea batzuetan oso zaila izan daiteke. Sarritan aurre egiteko tresna edo modurik ez baitugu aurkitzen.

Sena, Markinako udalerrian kokatzen den psikoterapia bulegoa duzue. Berton,  familia guztiei zuzendutako orientazio eta psikoterapia zerbitzua eskaintzen dizuet. Hurbiltasunetik, errespetutik, eta bestearenganako entzutetik abiatzen den segurtasun eta konfiantzazko giro batean egingo dugu lan.

Eskaintzen den zerbitzu psikoterapeutikoa,  esperientzia, formakuntza espezializatu eta profesionaltasunetik abiatzen bada ere, xumetasun eta lasaitasunaren eskutik dator.