Bikoteentzako terapia

Bikoteek ere fase edo garai ezberdinak izaten dituzte denboran zehar. Bestalde aldaketa pertsonak gertatzea ere oso ohikoa da. Beraz, ez da harritzekoa bikoteen artean arazo edo zailtasunak agertzea. Harrena okerrera egiten hasi bada eta bikoteak erabaki dituen konponbideak ez badira baliagarriak izan, bada garaia profesionala den hirugarren baten laguntza planteatzeko.

Izan ere, konpotzeke geratu diren arazoek eta komunikazio ezak, harremana geroz eta mingarriagoa izatea eta atsekabe sentsazioaren areagotzea dakar.

Bikote terapia zuretzat da, baldin eta…

… bion artean haserrea eta geroz eta distantzia handiagoa dagoela sentitzen baduzu. Gertatzen zaizuenaren inguruan, bakoitzak nola laguntzen duen identifikatzea da, alternatiba eraikitzaileagoak praktikan jartzeko lehen urratsa.

… harremanean  kezkatzen zaituzten zailtasunak aztertu eta berrikusteko beharra sentitzen baduzu.

… Zure harremana hobetu nahi baduzu eta konexio, konfiantza, konpromiso eta bizitza proiektu bateratua izan nahi baduzu.

Bikote terapia,  bion arteko harremana, bestea eta zure burua hobeto ezahutzeko eta kontzientzia handiagoa izateko espazioa da.

Emozioak kudeatzen ikasten lagunduko dizuet, zuen beharrak adierazterakoan argiagoak eta zuzenagoak izan zaitezen. Elkarren artean erlazionatzeko eta komunikatzeko moduak proposatuko dizkizuet, segurtasun eta konexio handiagoa sustatzeko.

Helburuetako bat, bikote gisa dituzuen baliabideak sustatzea, bizi dituzuen zailtasunei aurre egiteko, eta aldi berean, bakoitzaren beharrizanei erantzuteko.