Familia terapia

Diversidad de familia: amor, diversidad, es, família, familia, habra, nuevas, other, social, studies | Glogster EDU - Interactive multimedia posters

Familia sistema dinamiko eta elkarreragilea da. Sistema honetako kide baten egoerak zuzenean eragiten die gainontzeko familia kideei. Seme alabetako baten nerabezaroak esate baterako, seme alaba horrengan eragingo dituen aldaketez gain, anai-arrebengan eta gurasoengan ere aldaketak eragingo ditu, berriz ere familiaren ordena eta oreka berrezartzea eragingo dutenak hain zuzen ere.

Familia ororen ezaugarria da harremana duten kideen arteko lotura eta elkartasun edo aliantza sistema konplexua izatea. Oinordetzan hartzen diren edota ikasten diren arau eta sinesmenek familia bakoitza ezberdintzen dute. Harreman, arau eta sinesmen hauek erabat baldintzatzen dute familia, izan ere, hauek familia bera egituratu edo desegituratuko dute edota arazo ezberdinei aurre egiteko modua baldintzatuko dute. Arazo diogunean batzuetan oso ohikoak diren krisialdi ebolutiboez ari gara (anai-arreben jaiotza, nerabezaroa, etab. ) eta beste batzuetan berriz kanpo arazoez ari gara (gaixotasuna, shock traumatikoa, banatzea, etab.)

Krisialdia sortu duen arazo edo gatazkaren arabera familia askok beraien sinesmen eta harremanen birdoitzea beharrezkoa dute. Kideen artean berriz ere oreka lortzeko beharrezko izango da sarritan arauak edota adostasun ezberdinak berrezartzea. Hau guztia lortu eta baliagarria izan dadin, ezinbestekoa da familia kideen artean elkar-ulertze, enpatia eta beste hainbat komunikazio tresna eta baliabide garatzea.

Familia terapia zure familiarentzat da bai …

… Sufrimendua eragiten duten zure familiako kideen artean gatazka dago.

… Zure semeak edo alabak portaera arazoak edo portaera txarrak ditu.

… Zailtasunak daude zure familiaren bizitzan zehar gertatzen diren aldaketetara egokitzeko.

… Zure familia egoera traumatikoen eraginpean egon da, hala nola indarkeria edo gaixotasunak eta heriotza.

… Gurasoen banantzea edo dibortzioa gatazkatsua izaten ari da eta zure familiako kideen ongizatea arriskuan dago.

Familia terapia familia guztiekin lan egiten dudan espazioa da. Segurtasun eta konexio handiagoa sustatzen duten elkarren artean erlazionatzeko eta komunikatzeko moduak proposatuko ditut.

Familiako kide batek saioetara joan nahi ez badu, nire proposamena parte hartu nahi dutenekin biltzea da, egungo zailtasunak zeintzuk diren jakiteko.

Azken helburua zure familiak bere baliabideak sustatu ahal izatea da, bizi dituzun zailtasunei aurre egiteko eta, aldi berean, kide bakoitzaren banakako beharrei erantzuteko.