Sena Psikoterapiako psikoterapia, hurbiltasunetik gauzatutako laguntza da. Hemen, kezkatzen zaituen hori elkarbanatzeko eta elkarrekin aurrera egiteko toki bat aurkituko duzue, ongizate emozional handiago baterantz.
- Lehenengo hitzorduak: elkar ezagutzea eta erabaki bat hartzea
-
- Lehenengo saioetan garrantzitsuena eroso, babestuta eta esku onetan zaudela sentitzea da.
- Zuen ibilbideaz eta nigana ekarri zaituenaz hitz egingo dugu.
- Amaitzean, zuen prozesurako leku hau egokia den aztertuko dugu. Horrela bada, galdetegi batzuk emango dizkizuet, eta azalduko dizuet nola egingo dugun aurrera.
2. Informazioa biltzea eta norabidea finkatzea
-
- Hurrengo saioetan zuen historioan, eragiten dizueten dinamiketan eta orain zeharkatzen ari zareten unean sakonduko dugu
- Informazio horri esker, lanaren ardatza non jarri zehaztuko dugu elkarrekin: komunikazioa sendotu, zauriak sendatu, rolak berrantolatu…
- Saio kopurua zuen kasuaren konplexutasunaren eta beharren arabera finkatuko dugu.
3. Lan terapeutiko pertsonalizatua
-
- Norberaren nortasuna, zuen bizi-unea eta finkatu dituzuen helburuak kontuan hartuta ekingo diogu lanari.
- Komeni denean, bikoteen edo senideen topaketak eta zuetako baten bakarkako saioak konbinatuko ditugu, taldean azaleratzen den alderdi pertsonalean sakontzeko.
4. Amaierako ebaluazioa eta “alta”
-
- Hitzartutako helburuak integratu eta finkatu dituzuenean, prozesuaren itxiera bermatuko dugu elkarrekin.
- Beharrezkoa izanez gero, jarraipen plan bat ere zehaztuko dugu, lortutakoa mantentzeko.
Zuen eginkizuna eta nire gida
Ni izango naiz bide guztian zehar zuen laguntzaile, orientazioa, tresnak eta entzutea eskainiz. Baina zuen konpromisoak eta jarrerek emango diote benetako indarra aldaketari.
Terapiako momentu bakoitza gonbidapen bat da: hausnarketarako, zuen historioari zentzua emateko eta nahi duzuen horretarantz elkarrekin arraun egiteko, zuen bizitza emozionalari forma ematen dioten loturak bistatik galdu gabe.
