Zerbitzuak

Bizitzan zehar, ondoez handia sor dezaketen egoerak eta zailtasunak sortzen dira, sarritan ez dakigu nola kudeatu, gainditzen digutenaren sentsazioa ere garatzen dugu.

Sena Markinako udalerrian kokatzen den psikoterapia bulegoa da, eta bertan psikoterapia eta orientazio zerbitzua eskaintzen zaio familia osoari eta familia mota guztiei, banaka, bikotean edota familian. Hori guztia hurbiltasunetik, entzutetik eta errespetutik abiatuta, konfiantza eta segurtasun giroan, sinpletasuna, lasaitasuna, esperientzia, profesionaltasuna eta prestakuntza eskainiz.