Lan egiteko modu berri bat

Gaur, Sena Psikoterapian erabiltzen dodan Playmobil tresnari buruz zerbait gehiago kontatu nahi dizuet.

Bere kalitate proiektiboa ikusita, liluratuta naukon lan egiteko modua da, izan ere kanpora atera eta argitaratzen laguntzen du, informazio eta alderdi inkontzientea.

Irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela esaten da, lan hau ondo definitzen duen esaldia da hori.

                                                                           

🔍

Zer behatu eta landu daiteke Playmobileko panpinekin?
🔹Zure burua eta egunerokoan izan ditzazkezun rol desberdinen arteko harremana
🔹Kudeatzeko zailak zaizkizun emozioak
🔹Errepikatzen diren blokeoak edota egoerak
🔹Familiarteko harremanak
🔹Bikoteko harremanak

➡️Playmobileko panpinekin lan egitearen abantailak:

✔️Aurrera egitea eragozten duten eredu, sinismen edota portaera horien berri izan
✔️Ulermena eta maitasuna zure buruarekiko eta zure inguru hurbilekoenganako.
✔️Zure burua iraganeko egoerekin aiskiratu, horrek etorkizunera zama askeagoarekin begiratzen laguntzen baitu.
✔️Familia harremanak, bikote harremanak, harreman pertsonalak…hobetu.

Posted in Azken berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.